fbpx

Gure ikuspegia.

Eraldatzen laguntzen duten ideiak.

Komunikazio agentziek ideia ugari dituzte, baina emaitzak lortzeko moduko ideiakbehar ditugu. Horretarako, helburuak behar ditugu, eta horiek lortzen lagunduko digun estrategia sortu eta aplikatu.

Maiteminduko duten kanpaina originalak egin nahi baditugu, hiru oinarri hartu behar ditugu kontuan: Sormena, zabalkundea/publizitatea eta berrikuntza. Dena ari da aldatzen, beraz, sortzaileak izan behar gara, eta marketinaren arloko nobedadeak ezagutu behar ditugu.

Egunero eskaintzen dira tresna berriak; giltza da kanpaina bakoitzerako egokienak aukeratzea, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko; guretzat hori da garrantzitsuena, bezeroaren alde jokatzen denean, ez da salmenta-teknikarik behar.

 

Zer esaten duzun bada garrantzitsua

Edukia da erregea.

Zenbait orduz egon gaitezke pertsona batekin hizketan, baina zaila da denbora luzez bere atentzioa harrapatzea; hori lortzeko, benetan atsegin duen zerbaiti buruz mintzatu behar zaio.

Komunikazioak limurtzea lortzeko, iraupenaren eta kalitatearen arteko oreka bilatu behar dugu; izan ere, nahiz eta kalitateko edukiak eskaini, erabiltzaileak noizbait gogaitu egingo dira.

Edukien marketina, adibidez, edukiak sortzeko eta zabaltzeko teknika erabilgarria da; gure publikoa erakartzen laguntzen du, eta bere interesa pizten. 

Horri esker, bezero bilakatzen dira, sentitzen baitute zalantzak argitzen dizkiegula eta aintzat hartzen dituen marka garela.

Etenik gabe hitz egitea nekagarria da, baina ez soilik hizlariarentzat.

Sareak, aliatu bikaina.

Gugan pentsatzeari utzi eta entzuleengan pentsatzen hasi behar gara. Komunikatzen garenean, norbaitek entzutea nahi dugu; eta hori hain da agerikoa, ezen batzuek ahaztu egiten duten. 

Sare sozialak pertsonek haien artean hitz egiteko dira.

Zergatik hitz egiten duzu oraindik ere erabiltzaileekin zure markaren komunikabidea izango bazina bezala? Bezeroak zurekin hitz egin nahi du.

¿Seguimos hablando?

¡Hola!

948 604 593
638 522 292

Lo leemos siempre

en un lugar de Navarra...

Iturritak nº 3
31870 Lekunberri